Pribatutasun politika

Tratamenduaren arduraduna

Izendapena: Adostera
IFK: G-95666079
Helbidea: Máximo Aguirre Kalea 18 BIS, 5. solairua, 12. bulegoa. 48011 Bilbo
Helbide elektronikoa: kaixo@adostera.eus
 

Tratamenduaren xedea

Webguneko inprimakien bidez ematen dizkiguzun datu pertsonalak honako helburu hauekin tratatuko dira:

– Harremanetarako inprimakiaren bidez bidaltzen dizkiguzun kontsultak, iradokizunak edo informazio-eskaerak kudeatzeko.
– Adostera proiektuaren berritasunak, baliabideak eta jarduerak jakinarazteko, horretarako adostasun espresu ematen baduzu.
– Matiz Elkarteak Adostera proiektuan antolatutako inkestetan, tailerretan edo ekitaldietan zure parte-hartzea kudeatzea.
 
 

Legitimazio-oinarria

Zure datuen tratamendua edozein inprimaki betetzerakoan ematen digun adostasunean oinarritzen da, baita Matiz Elkarteak jasotako eskaerak kudeatzeko duen interes legitimoan ere.
 

Datuen kontserbazioa

Zure datuak zure eskaera betetzeko beharrezkoa den denboran gordeko dira eta, hala badagokio, legez ezarritako epeetan. Gure komunikazioetara harpidetu bazara, baja eskatu arte gordeko ditugu zure datuak.
 

Hartzaileak

Matiz Elkarteak ez ditu zure datuak hirugarrenei lagako legezko betebehar bat ez bada. Zenbait zerbitzu emateko, konfiantzazko hornitzaileak (hala nola posta elektronikoa bidaltzeko plataformak) erabili ditzakegu, tratamenduaren arduradun gisa jarduten dutenak eta konfidentzialtasun-betebehar berberak dituztenak.
 

Eskubideak

Edozein unetan erabili ditzakezu sarbide-, zuzenketa-, ezabatze-, aurkaritza-, tratamendua mugatzeko eta eramangarritasun-eskubideak kaixo@adostera.eus helbidera mezu bat bidaliz “Datu-babesa” gaiarekin, nortasun-agiriaren kopia erantsita. Era berean, Datu Pertsonalak Babesteko Espainiako Agentzian (aepd.es) erreklamazioa aurkezteko eskubidea duzu zure datuen tratamendua egokia ez dela uste baduzu.
 

Segurtasuna

Matiz Elkarteak beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolakuntzakoak hartu ditu zure datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta haien aldaketa, galera, tratamendua edo baimenik gabeko sarbidea saihesteko.
 
Azken eguneraketa: 2026ko uztaila
Lagundu iezaguzu hobetzen atal hau baloratuz: