“JAUZIAK PAREKIDETASUNERANTZ” ekimenak Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakasleen jarduna eta esku-hartze eremua indartzea du helburu, gizarte berdinzaleak eraikitzeko bidean. Horretarako, haien beharretara egokitutako hezkidetza-material espezifikoa eskaintzen du.
Gida hau irakasleen parte-hartze aktiboari esker osatu da; izan ere, modu desinteresatuan, hezkidetza-ikuspegiko ikasgelak kudeatzerakoan dituzten kezka eta zailtasun nagusiak partekatu dizkigute. Horri esker, gida erabilgarria eta praktikoa izatea lortu da, eta hezkuntza-testuinguru eta errealitatearekin guztiz bat etortzea. Lerro hauetatik, haien laguntza eskertu nahi dugu.
Dokumentu hau toolkit formatuan diseinatuta dago, eta ikasgelan ekintza zehatzak erraz aplikatzeko fitxa praktikoen bilduma bat eskaintzen du, eguneroko praktikatik abiatuta benetako eraldaketa bultzatzeko.
