Gradu Amaierako Lan honek material didaktikoen azterketa lantzen du ikuspegi hezkidetzaile batetik, haur-ipuinak ardatz hartuta. Ipuinetan eduki sexistak identifikatzeko eta aztertzeko behaketa-tresna bat aurkezten du. Tresna hori benetako eskola-testuinguru batean aplikatzen da, hainbat haur-ipuin aztertuz. Baliabideak genero-estereotipoen transmisioa antzematea eta material didaktikoek eskola hezkidetzailea eraikitzeko duten garrantziaz hausnartzea ahalbidetzen du
Egiletza: Itziar Paternain Valencia.
