Aurkezpen honek eskolan hezkidetza sustatzeko moduak aztertzen ditu, berdintasunean, errespetuan eta indarkeriarik gabeko harremanetan oinarritutako hezkuntza bultzatzeko. Eskolak sexismoa nola transmiti dezakeen azaltzen du, besteak beste, zaintzen gutxiespenaren eta neska-mutilei ezartzen zaizkien itxaropen desberdinen bidez. Horrez gain, curriculum formala eta ezkutukoa berrikustearen garrantzia azpimarratzen du, ikastetxeko edukiak, arauak, espazioak, ohiturak eta balioak kontuan hartuta. Irakasleen eginkizuna nabarmentzen du, eguneroko hezkuntza-praktikak eraldatzeko eta berdintasunezko harremanak sustatzeko. Helburua da eskolan erreproduzitzen diren desberdintasunak identifikatzea eta neska-mutilen garapen askea ahalbidetuko duten aldaketak bultzatzea.
Egiletza: Luixa Reizabal Arruabarrena.
