Hezkierak. Inpaktu hezkidetzaileak neurtzeko tresnak

HezkiErak nerabeekin egiten diren hezkidetza-arloko esku-hartzeen eta prozesuen inpaktua neurtzen laguntzen duen diseinatutako tresna da.Hezkidetza ikuspegi feminista eta intersekzionaletik lantzea proposatzen duena, hezkuntza formaleko espazioetan, eta hezkuntza ez-formalekoetan.Gazteen ideietan, jarreretan eta jokabideetan gertatzen diren aldaketak behatzen laguntzen du.Horretarako, lau eremutan jartzen du arreta: oinarrizko kontzeptuak eta sinesmenak, komunikazioa, pertsonen arteko harremanak eta espazioak.Hezkidetza-arloko esku-hartzeak diagnostikatzeko, […]

Generoa aisialdian. Monitoreentzako gida praktikoa. Indarkeria sexista prebentzioa aisialdiko jardueretan

Aisialdiko jardueretan hezkidetza eta genero-ikuspegia zeharka txertatzeko gida praktikoa. Plangintza, hizkuntza, irudiak, materialak, espazioak, jolasa, teknologia berriak, taldeen antolaketa eta begiraleen jarduna genero-ikuspegitik berrikusteko jarraibideak eskaintzen ditu. Era berean, jokabide eta sinesmen sexistak antzemateko eta indarkeria matxistaren aurrean prebentzioz jarduteko gakoak ematen ditu. Egiletza: Arabako Foru Aldundia.

TIKIS MIKIS izan gaitezen haurrentzako ipuinekin

Ipuinak entretenimendu hutsa baino askoz gehiago dira: mundua ikusteko eta harremanak izateko moduak ere irakasten dituzte. Hemen, ipuinak aukeratu eta partekatzeko aholku eta pista erraz batzuk aurki ditzakezu, estereotipoak hausten, berdintasunari buruz hitz egiten eta haurrei istorioak beste begi batzuekin begiratzen laguntzeko.

Lagundu iezaguzu hobetzen atal hau baloratuz: