Afektua eta hezkidetza Lehen Hezkuntzan

Curriculum-material honek Lehen Hezkuntzan afektibitatea eta hezkidetza lantzeko proposamena eskaintzen du, balio sozialek eta sozializazio-prozesuek nortasunaren eta pertsonen arteko harremanen eraikuntzan duten eragina abiapuntu hartuta. Haurtzarotik familia, eskola eta beste gizarte-esparru batzuen bidez genero-estereotipoak eta rolak nola transmititzen diren aztertzen du. Eguneroko hezkuntza-praktikak behatzeko eta berrikusteko orientabideak eskaintzen ditu, baita ikasgelan lantzeko proposamen praktikoak ere. […]