Ezagutu ADOSTERA

Joan den irailaren 30ean ADOSTERA ezagutu genuen, gure Hezkidetzarako Baliabide eta Esperientzien Zentro berria. Eta Marian Moreno Llaneza izan genuen guewkin, hezkidetzan erreferentea eta irakasleen prestakuntzan zein berdintasunean hezteko programen garapenean ibilbide luzea duen profesionala. «Hezkidetzarako baliabideak, eraldatzeko tresnak» izenburupean, topaketak ADOSTERA ezagutarazteko aukera eman zigun eta, batez ere, proiektuaren oinarrian dagoen gai batean arreta jartzekoa: eguneroko sozializazioak txikitatik berdintasuna […]

ADOSTERA: topatzeko, partekatzeko eta hezkidetza egiteko lekua.

Non aurki dezaket Lehen Hezkuntzan lantzeko ipuin hezkidetzaile bat? Nola berrikus ditzaket gelan erabiltzen ditudan materialak? Zer egingo dut berdintasunaz etxean hitz egin nahi badut eta ez badakit oso ondo nondik hasi? Nerabeekin genero estereotipoak lantzeko dinamikarik ba al dago? Nola txertatzen dugu hezkidetza aisialdiko talde batean? Urte hauetan zehar askotan entzun ditugun galderak dira. […]

Lagundu iezaguzu hobetzen atal hau baloratuz: