Bloga
Ezagutu ADOSTERA

Joan den irailaren 30ean ADOSTERA ezagutu genuen, gure Hezkidetzarako Baliabide eta Esperientzien Zentro berria. Eta Marian Moreno Llaneza izan genuen guewkin, hezkidetzan erreferentea eta irakasleen prestakuntzan zein berdintasunean hezteko programen garapenean ibilbide luzea duen profesionala.

«Hezkidetzarako baliabideak, eraldatzeko tresnak» izenburupean, topaketak ADOSTERA ezagutarazteko aukera eman zigun eta, batez ere, proiektuaren oinarrian dagoen gai batean arreta jartzekoa: eguneroko sozializazioak txikitatik berdintasuna eraikitzeko duen garrantzia.

Uste duguna baino askoz gehiago hezten dugu. Aukeratzen ditugun ipuinen, proposatzen ditugun jolasen, erakusten ditugun erreferenteen, transmititzen ditugun itxaropenen edo haur eta nerabeei laguntzeko dugun moduaren bidez egiten dugu. Eta hainbat esparrutatik egiten dugu: etxean, ikasgelan eta baita aisialdiko eta denbora libreko espazioetan ere.

Marianekin izandako solasaldiak horretan bertan jartzen lagundu zigun begirada: estereotipoak eta desberdintasunak erreproduzitzen jarrai dezaketen eguneroko praktika horietan, baina baita horiek eraldatzeko aukera handiak eskaintzen dizkigutenetan ere.

Askok galdetu diguzue ea topaketa berreskuratzeko aukerarik zegoen. Hemen daukazue!

Espero dugu baliagarria izatea, hausnartzera bultzatzea eta, batez ere, ekintzara pasatzera animatzea.

Berdintasunean hezteko begirada, konpromisoa eta tresnak ere behar ditugu. Eta horretarako jaio da ADOSTERA.

Asociación Matiz

2 urria, 2026

Matiz Elkartea. Balioen hezkuntza bizikidetza sozial, ekonomiko eta ingurumenarekiko jasangarria lortzeko erakunde apolitikoa, akonfesionala eta irabazi-asmorik gabekoa da eta estatu mailan lan egiten du. Izaera sozialeko eta irabazi-asmorik gabeko mugimendu eta erakundeetan parte hartzeagatik esperientzia handia duten gizarte- eta hezkuntza-eremutik datozen pertsonek osatzen dute. Gure elkarteak herritar inplikatuak, gogoetatsuak eta beren garaiko arazoekiko kritikoak sustatzea du helburu, elkarbizitza arduratsua, aktiboa eta konprometitua bultzatzeko, garapen ekonomikoaren, sozialaren eta ingurumen jasangarriaren esparruan.
Partekatu

Lotutako edukia

Gaur geratu ezin bazara, hona hemen nola itzuli
Adosterak eusten du, baliabideak, prekuntza eta esperientzia berriekin. Harpidetu gure eguneraketak zuzenean zure posta elektronikoan jasotzeko.
Zure datuak modu seguruan tratatuko dira (Pribatutasun-oharra / DBEO)
Lagundu iezaguzu hobetzen atal hau baloratuz: