On-line ikastaroa: “Sexualitatearen eta sexu-aniztasunaren inguruko jarrerak eta bizipenak hezkuntza-esperru formalean eta ez formalean.”
Ots
15
Aza
09

Haur eta nerabeekin lan egiten duten eta aniztasunarekiko errespetua sustatu eta beren taldeetan sexu-hezkuntza integrala sartu nahi duten hezkuntza-arloko profesionalei zuzendutako ikastaroa, ikasgeletan homofobia, bifobia edo transfobia eta jokabide sexistak murriztuz. 

Ikastaroaren edukia

  1. Modulua. Sexu-hezkuntza: zer, nola, non eta noiz.

“Jasotako” sexu-hezkuntzaren eta gaur egun eskoletan ematen denaren azterketa egingo dugu. Halaber, sexu-heziketa horrek haurrengan gaur egungo eta etorkizuneko harremanetan dituen ondorioak. Sexualitateari modu zabalean helduko zaio, gaur egungo gaietan sakonduz, hala nola pornografiari buruzko eztabaidan. 

  1. Modulua. Ez-normatiboaren eztabaida politikoa eta soziala.

LGTBIQA+ mugimenduaren bilakaera historikoa aztertuko dugu, eta norbanakoen bizi-ibilbideek kolektiboaren funtsezko erreferente bihurtzen dituzten pertsonak ezagutaraziko ditugu, nortasun-gaiak jorratzeko asmoz. Aniztasunarekiko errespetuan lan egingo dugu, gaur egun ikasgeletan hain ageri dauden transfobia, homofobia edo bifobia bezalako arbuio- eta diskriminazio-jarrerak identifikatzeko eta horiei aurre egiteko gai izateko. 

  1. Modulua. Gure adingabeen sexualitateari nola lagundu ulertzea eta jakitea.

Haurren garapen psikosexualaren eta maila fisikoaren etapak ezagutuko ditugu. Horretarako, hiru prestakuntza-ibilbide desberdin proposatzen ditugu, bat Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleekin lan egiten duten profesionalentzat, beste bat Bigarren Hezkuntzako ikasleekin lan egiten dutenentzat eta, azkenik, beste bat hezkuntza-eremu ez-formaleko profesional hezitzaileentzat. Proposatutako ibilbideetako bat hautatu behar da. 

Ponente

Sara Maza

Sara Maza Bustamante es pedagoga y consultora social, experta en cooperación al desarrollo sostenible y en educación en valores. Especializada en formación y gestión global de proyectos educativos, de investigación social y de cooperación al desarrollo, en la actualidad es también socia fundadora y directora de la “Asociación Matiz – Educación en valores para una convivencia social, económica y ambientalmente sostenible”, centrada en educación para la paz y los derechos humanos.

Lotutako edukia

Ezagutu ADOSTERA

Bloga

ADOSTERA: topatzeko, partekatzeko eta hezkidetza egiteko lekua.

Bloga
Gaur geratu ezin bazara, hona hemen nola itzuli
Adosterak eusten du, baliabideak, prekuntza eta esperientzia berriekin. Harpidetu gure eguneraketak zuzenean zure posta elektronikoan jasotzeko.
Zure datuak modu seguruan tratatuko dira (Pribatutasun-oharra / DBEO)
Lagundu iezaguzu hobetzen atal hau baloratuz: